XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gandhiren heriotza

Historian hain garrantzitsua den Gizon honek, izugarrizko ekarpena egin zion gizarteari.

Metodo ez biolentoen bidez gizarte hobekuntza sakon eta erradikala eragin zuen.

Eta helburua lortzeko, helburuarekin kontraesanean egon behar ez duen metodo baten bidez gainera.

Zentzu horretan antimilitaristok, ikasita daukagu berak erakutsitakoa.

Berak hala zioen: arbola hazian dagoen bezala, helburua bitartekoetan dago.

Horrela egiten dugu guk ere, helburu bakezale baten alde.

Oraintxe bertan estatuko kartzeletan gauden 335 intsumituok, ezarritako zigorrak jasan eta erresitentzian dihardugu estatuaren aurrean, gerrarik gabe, gastu militarrik gabe, eta gizakien arteko harreman biolentorik gabeko gizarte baten alde egiteagatik.

Guzti honetarako, ez dugu metodo biolentorik erabiltzen, lehen esan bezala, helburua medioetan dagoelako.

Biolentziak hain zigortua dagoen herri honetan, (biolentzia politikoa, biolentzia kulturala, biolentzia ekonomikoa...), aldaketarako ordua iritsi dela uste dugu, bai gizarte hobekuntzan (justizia sozial handiagokoa eta solidarioagoa), baita bera lortzeko metodoetan ere, metodo ezbiolentotan, oinarrituta, alegia.

Gandhik behintzat horrela proposatuko luke.

Xabier Huizi

Endika del Rio Lobregat

MARTUTENE (GIPUZKOA)